No es posible encontrar poesía en la baba de una lombriz

Manifestazioak, zertarako? | junio 9, 2011

Denbora daramat manifestazioen inguruko post bat idazteko asmoarekin. Hainbeste dira urtean zehar geurean egiten diren manifestazioak, ia-ia eguneroko ogi bihurtu ditugula. Horri buruz idatzi behar nuenean M-15 mugimenduak eztanda egin zuen, eta nere post-a atzeratzea erabaki nuen. Igandean manifestazio nazionalerako deitu dute, eta post hau berridaztea erabaki dut. Oraingo honetan, “kartzela politika” salatzeko protestaldia izango da.

Atzera begira, bi eskuetako hatzak ez dira nahikoa herritarrak zenbat aldiz elkartu diren zenbatzeko. Presoen eskubideak, greba deialdiak, biktimen omenaldiak…; jende andana aldarrikapen desberdinak egiteko prest. Jendearen hasarrearen erakustaldia, aldaketa eskaerak… Baina zerbait aldatu al dute? Zapalkuntzek zapalkuntza izaten jarraitu dute, eta manifestazioek ere gero eta oihartzun gutxiago dute. Aurreko manifestazioetan nabarmena izan da zenbait hedabidek manifestazio hauekiko erakusten duten interes falta.

Bai, erabiltzearen poderioz, indarra galdu dute. Manifestazio nazionalek salbuespen beharko lukete, ezohiko zerbait. Beharrezko denean herritar guztiak kalera ateratzeko tresna. Hainbeste manifestazio deialdirekin, ohitura bihurtu ditugu, gure egunerokotasuneko errutinaren parte, futbola ikustea eta lagunekin tabernan egotea bezala. Hala, indarra galdu dute. Beldur naiz ea gaur egun manifestazio batek ez duen ezertarako balio; jendea elkartzeko eta auto pilaketak egiteko bakarrik. Haserretu, protesta egin, eta gure aldarriak bozgoragailuetatik oihukatu nahi baditugu, beste bide bat bilatu behar da. Agian manifestazioak alboratzeko ordua iritsi da.

Ikusten ari garenez, gizartearen amorrua eta sumina beste modu batez islatzeko erak badaude. Zeinek ez du entzun Sol-eko akanpatuen inguruan? Edo Arriaga Plazan daudenez? Edo Catalunya plazan jipoitu dituztenez? Esan dezakezue, manifestazioetan bezala, ez dutela ezer lortu, edo zapalkuntzek zapalkuntza izaten dihardutela; eta egia da. Baina gazte hauek lortu dutena handia da. Herria mobilizatzeko modua lortu dute, komunikabideen arreta bereganatu dute, eta soslai guztietan dira hizpide. Denok dakigu zer nahi duten, zer eskatzen duten.

Ez da ahaztu behar ere Bilbon Bilduren legalizazioaren egunean (gauean) bildu zen jendetza. Hori ere manifestatzeko beste eredu bat da. Plaza hartu eta aldarrikapenak giro alaitsuan egitea. Etorkizuneko protestaldiak bide horietatik joan daitezke.

Advertisement

Dejar un comentario »

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.